Zure nabigatzaileak ez badu javascript onartzen, sar zaitez funcionalidades_eu.html web orrian.

BURLATAko UDALA / Agurra Nabigazioa saltatu

Eguraldia | castellano | 2019ko urriaren 15a

aquí esta la fecha
Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

Burlatako
Udala

AGURRA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

foto del alcalde

Burlatako herritarrek, legegintzaldi honetan, gure gain utzi dute udala kudeatzeko ardura. Huts egin nahi ez izateak dakarren erantzukizunaren arduraz jabetuta, zeregin itxaropentsu honetan nirekin datoz udalbatzako gainerako kideak. Hainbat bidetatik abiatuak, baina helburu komun asko partekatzen ditugunak.

Internetek eskaintzen duen mundu zabaleko herrixka da Burlata. Hori dela eta, gune hau baliatu nahi dut urrutitik bisitatzen gaituzten horiengana hurreratu eta nor garen erakusteko.

Arga ibaiaren arroan kokatutako herri hura, 200 arima ere ez zituenak, Iruñea zaharrean sartu baino lehen Donejakue Bideko erromesek zapaltzen zuten atondoa zen. Aspaldi, zubi erromaniko zaharreko begi nekatuak printzesaren baten jaiotzaren lekuko izan ziren. Haren familiak uda eman ohi zuen paraje hauetan festak ospatzen, Hilarión Eslava jaunaren musika piezen harmoniaz gozatzen, edota garbitzaileek jantziak garbitzean harriaren kontra egindako kolpeak entzuten.

Ondoren, hazkundearen garaia iritsi zen oparotasun bila zetorren immigrazioari esker: penintsulako hegoaldetik, mendialdetik, edota hustuz zihoazen Nafarroako herrietatik etorritakoei esker. Burlata haziz joan da, egun dena izatera iritsi arte. Alegia, denborarekin haren identitatea eraiki duen herri abegitsua, langilez osatua, herritarrengandik hurbil eta beharra duten horiek bere altzoan hartzeko prest dagoena.

Horrengatik, ibilgu natural izan nahi duen webgune honetan murgiltzeko gonbidapena luzatzen dizut, udal instituzioarekin harremanetan jartzeko eta Burlata ezagutzera emateko sortu baitugu.

BURLATAKO ALKATE-PRESIDENTEA

Juan Carlos González Muñoz

 

Larrañetako Plaza z/g p.k.31600 Burlata (NAFARROA)
Tel.948 23 84 00 Fax.948 24 48 48 oac@burlada.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du