Zure nabigatzaileak ez badu javascript onartzen, sar zaitez funcionalidades_eu.html web orrian.

BURLATAko UDALA / Albisteak Nabigazioa saltatu

Eguraldia | castellano | 2019ko urriaren 15a

aquí esta la fecha
Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

Burlatako
Udala

EUSKARA MERKATARITZARA egistasmoak aurrera jarraitzen du Iruñerrian eta Tafallan. Aurten, establezimendu bakoitzaren araberako materialak banatzen ari dira

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
  • RSS
Burlatako denda

Burlatako denda

Merkataritzak garrantzi handia du gizartean, eta herritarren eguneroko bizimoduan. Hori dela eta, Iruñerriko eta Tafallako hainbat Udal, Burlatakoa barne, sektore estrategiko hau laguntzen ari dira euskararen normalizazioari begira.

Merkataritzan euskararen erabilera bermatuz gero euskararen normalkuntzan urrats handia egingo dugula esan dezakegu. Dena den, helburua betetzeko, bidea gutxinaka eta urratsez urrats egiten ari dira.

BULTZATZAILEAK

Egitasmoa bultzatzen duten Udalak

HELBURUA

Egitasmoaren helburua merkataritzan euskararen erabilera bultzatzea da.

ARRAZOIA

Merkataritza sektore estratregikoa da euskararen normalizazioaren bidean. Gaur egungo kontsumo gizartean, lanetik ateratzerakoan edota eskolatik bueltan dendetara edota tabernetara jotzen dugu maiz. Herritarren aisialdia askotan kontsumora lotua dago, eta hori dela eta eremu hau euskalduntzearen beharra handia da.

HITZARMENAK

euskara merkataritzara logoaUrteetan egindako lanari esker 179 hitzarmen sinatu dira, beste hainbeste merkatariekin. Antsoainen 40, Atarrabian 25, Berriozarren 30, Burlatan 24, Oltza Zendean 8, Orkoienen 6, Uharten 27 eta Zizur Nagusian 19. Horietaz gain, Tafallan 30 establezimenduk sinatu dute hitzarmena.

Hitzarmen horien bidez, euskararen erabilera sustatzeko urratsak adosten dira. Adostasun hauek bete ahal izateko Udalek baliabide ezberdinak martxan dituzte: itzulpen zerbitzua, aholkularitza zerbitzua...

Baliabide horietan gain, materialak ere berebiziko garrantzia dute egitasmo honetan.Ordutegiak, zabalik-itxita eranskinak, merkealdietarako kartelak...banatzen zaizkie merkatariei.

Burlatako euskara planak

MATERIAL BERRIAK

iAZ, establezimendu bakoitzarentzat material ezberdinak banatzen hasi ginen. Horrela janari dendei eguneko, asteko eta hilabeteko eskaintza zehazteko kartel mutuak eman zaizkie. Liburudendei testu liburuak enkarguz hartzeko kartelak eta loredendei loreen enkarguak jasotzekoak.

Aurten 1 erosi 2 eraman eta merkealdietako eranskin berriak ere banatu ditugu. Ordutegia eta zabalik/itxita eranskinak ere berritu egin dira, itxura modernoago bat emanez egitasmoari. Autoeskola

Hitzarmenen jarraipena egiteko eta material berri hauek sortu eta banatzeko, Udal hauek Emun kooperatiba aukeratu dute lana egiteko.

Emun kooperatiba  

Burlatako gune euskaldunak

Iruñerriko gune euskaldunak

IRUÑERRIKO SAREA

denda euskaldunen logoa

Iruñerriko denda euskaldunen logoa

Larrañetako Plaza z/g p.k.31600 Burlata (NAFARROA)
Tel.948 23 84 00 Fax.948 24 48 48 oac@burlada.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du